Hasiera Berriak Pere Joan Venturaren heriotza.
Pere Joan Venturaren heriotza.

Pere Joan Venturaren heriotza.

2026-07-28

2025eko Uztailak 28an hil zen Pere Joan Ventura. Kazetari katalanak garrantzi handia izan zuen 60 eta 70. hamarkadetan, eta baita aurrerago ere. Batik bat borroka antifrankistan gauzatutako lanari esker, egoera salatzeko hamaika ekintza gauzatzeaz gain, borrokaren egunerokotasuna dokumentatzea lortu baitzuen, besteak beste, apaizen mugimendu antifrankistako izerdiak hilezkor bihurtuz. 1972an "Grup de Producció" zine militante kolektiboaren sorkuntzan parte hartu zuen, Kataluiniako hainbat herri-borroka dokumentatuz. Inoiz ez dio borroka sozialak eta komunitate zapalduenen ahotsak argitaratzeari utzi. RTVE-n korrespontsal gisa aritu zen lanean eta, ondotik, hainbat film militante egiten jarraitu zuen. Hamaika lan gauzatu zituen ordutik aurrera, izentsuenak "El efecto Iguazú" (2002, Goya saritua) edota "No estamos solos" (2015) izanik. Espainiar Estatuko telebista publikoak, RTVE-k, berau omentzeko eta agurtzeko bideo bat egin zuen. Hemen helbidea: "rtve.es/play/videos/dias-de-cine/dias-cine-habitacion-verde-pere-joan-ventura-1946-2025/16685157/"
image
< Atzera joan