Apaiz fusilatuak:
Anxo Ferreiro Curras ikertzaileak dioenez, 225 apaiz kartzelan sartu zituzten; gainera, 523k erbesteratzea erabaki zuten, 469 erbestera joatera behartuak izan ziren eta 75 kargugabetu ala karguz aldatu zituzten.
Anxo Ferreiro Currás. Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). La Iglesia vasca vencida: asesinada, encarcelada, desterrada y exiliada. Intxorta Kultur Elkartea, 2013.
Gasteizko gotzain Mateo Mujikak ez zuen izenpetu Francisco Francok Gomá kardinalari agindu zion gutuna: “Espainiar gotzainen gutun kolektiboa munduko gotzainei”. Gutun horretan Francoren alde zergatik egin zuten adierazi zuten.
Sinatu ostean, Francok Elizaren gastu guztiak ordainduko zituen. Horren truke, Gotzainak izendatzeko orduan, Frankok 3 izen aurkeztuko zizkion Elizari, Elizak gotzain bat aukera zezan. Elizak ez zuen zergarik ordainduko. Hala erlijio katolikoa bakarra izango zen eta eskola publikoetan zabalduko zuten.
Testua: 1960.5.28: 339 abadek sinaturiko Karta: EH-k pairatzen zuen zapalkuntza egoera salatzen zen, torturak. Batez ere, Elizak Diktadurari emandako oinarri eta babesa salatzen zen.
Ikusi "documento de los 339 sacerdotes vascos"Alberto Gabikagoxeaskoari lehendabiziko isunak jarri zizkioten, bere sermoietan salatu zuelako hainbat gazteri, Areatzako eskola hartu eta pintadak egin ostean, poliziek atxilotu eta tratu txarrak eta kolpeak ematea.
Ikusi dokumnetuaAbadeek langileen alde egin zuten. Oihartzun handia izan zuen 1967ko maiatzeko abadeen manifestazioa Bilboko Gran Vian: 80 abade, sotana jantzirik, Bandasko langileen alde.
Bizkaiko 108 abadek “Eskutitz agiria Franco eta bere Gobernuari” izenpetu zuten. “Salbuespen-egoera” ezartzeko arrazoia ez zela “ustezko alterazio-egoeragatik”, Dekretuan agertzen zen moduan. Abadeen ustez, benetako arrazoia pertsonen oinarrizko eskubideak ukatzea zen. Francok “elizgizon separatistak” zirela leporatu zien, eta, Madrilen Vatikanoko enbaxadorea zen Ildebrando Antoniutti nuntzioak, berriz, “Kristori traizio egin ziotela”.
Bizkaiko 108 abadek “Eskutitz agiria Franco eta bere Gobernuari” izenpetu zuten. “Salbuespen-egoera” ezartzeko arrazoia ez zela “ustezko alterazio-egoeragatik”, Dekretuan agertzen zen moduan. Abadeen ustez, benetako arrazoia pertsonen oinarrizko eskubideak ukatzea zen. Francok “elizgizon separatistak” zirela leporatu zien, eta, Madrilen Vatikanoko enbaxadorea zen Ildebrando Antoniutti nuntzioak, berriz, “Kristori traizio egin ziotela”.
Bizkaiko 108 abadek “Eskutitz agiria Franco eta bere Gobernuari” izenpetu zuten. “Salbuespen-egoera” ezartzeko arrazoia ez zela “ustezko alterazio-egoeragatik”, Dekretuan agertzen zen moduan. Abadeen ustez, benetako arrazoia pertsonen oinarrizko eskubideak ukatzea zen. Francok “elizgizon separatistak” zirela leporatu zien, eta, Madrilen Vatikanoko enbaxadorea zen Ildebrando Antoniutti nuntzioak, berriz, “Kristori traizio egin ziotela”.
Alberto Gabikagoxeaskoa Dueñasko (Palentzia) monastegian zegoela, era askotako babesa jaso zuen bertan. Hori dela eta, Francoren eta Vatikanoaren arteko Konkordatua baliatuta, Zamorako kartzelara eraman zuten Alberto, eta hortxe hasi zen Zamorako apaiz kartzela edo Konkordatu kartzela. Lehendabiziko egonaldi hura hilabete eta erdikoa izan zen. Guztira 53 erlijio-gizonek jasan zuten espetxealdia kartzela hartan.
40 bat abadek Bilboko Gotzaindegiko Bulegoak birritan okupatu zituzten. Euskal Herriko biztanleen giza eskubideak defendatzeaz gain, euskal gotzainen babes eza ere salatu zuten. Bizkaitarrek beren jarrera eta pentsamendua kontrastatu zituzten Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Ipar aldeko apaizekin, eta Kataluniako Montserrateko abade benediktarrekin. Nazioarteko hainbat komunikabidek gertakari haien jarraipena egin zuten: BBC, Reuter, Agence France Press, Le Monde, eta abar.
Hainbat eta hainbat protesta-ekintza egin ostean, Ikusirik tortura, deportazio, atxiloketa, kartzelaratzea eta beste hainbat errepresio-motaren aurrean, baita abadeen kontrako gaztigu, isun eta espetxeratzeen aurrean, ez zegoela inolako erreakziorik Pablo Gurpide Bilboko gotzainaren aldetik, urrats gogorrago bat eman behar zelakoan, 60 bat abadek Derioko Seminarioa okupatu zuten ia-ia hilabetez. “Lau-lau-mila operazioa” izenez deitu zioten abadeek Seminariora sartzeko deialdiari; hau da, azaroaren 4an, arratsaldeko 4etan, mila pezetarekin.
Derion entzerratuta zeuden abadeen kide batzuek protesta haren berri eraman zuten Vatikanora eta prentsaurreko bat egin zuten Angelun, diktaduraren zapalkuntza salatzeko.
Aurretik, 1968ko udaberrian, “Abadeen Koordinakundea” esaten zioten elkarteari Gogor taldea deitu zioten, abadeek berek sortu zuren Gogorkeriaren aurka, gogortasuna leloan oinarrituta.
Derioko Seminariotik atera eta tarte labur batera, 30 bat lagun bildu ziren Zornotzako karmeldarren komentuan, okupazio haren lekukotasun bat uzteko. Hala sortu zen Gogor izeneko diskoa, Euskal Herrian zehar era klandestinoan zabalduko zena.
Xabier Amuriza, Alberto Gabikagojeaskoa, Julen Kalzada, Josu Naberan eta Nikola Telleria abade bizkaitarrak Bilboko Gotzaindegiko lokal batetan gose-greba egin zuten hiru egunez, eta dokumentu bat argitaratu zuten. Haren eraginez, atxilotuak izan ziren, terroristatzat jo eta “rebelión militar” egin izana leporatu zieten.
Ikusi gose grabalarien agiriaFrancoren diktadurapean epaitu zituzten Burgosen ETAko ustezko 16 kide, eta horien artean ziren Julen Kaltzada eta Jon Etxabe, Zamoran preso ziren bi apaizak. Apaizak ere epaitzea garrantzi handikoa zen diktadurarentzat, hala, Konkordatuari esker, epaiketa ateak itxita egitea izango zutelako. Baina Vatikanoa bera ere hala izan ez zedin ahalegindu zen eta, azkenean, ateak zabalik egin zen epaiketa. Guztira 6 heriotza-zigor agindu ziren. Jon Etxaberi 50 urteko kartzela-zigorra jarri zioten eta Jule Kaltzadari, berriz, 12 urtekoa.
Hainbat eta hainbat gose-greba egin ostean, 1973an, kondenarik luzeenak izateagatik kartzelan geratzen ziren sei presoek, Xabier Amurizak, Julen Kaltzadak, Alberto Gabikagoxeaskoak, Josu Naberanek eta Paco García Salvek su eman zioten kartzelari, protesta-ekintza moduan. Nikola Telleria ere bazegoen preso Zamoran, baina haren osasun-arazoak zirela eta, parte ez hartzeko aholkatu zioten presokideek. Nazioarteko komunikabideek grabatu zuten mutina kartzelatik kanpo eta azkar-azkar barreiatu ziren irudiak munduan zehar.
Nikola Telleria gaixorik eman zituen azkeneko urteak Zamoran, eta, hori ikusita, Carabanchelera bidali zuten kartzelako agintariek, Zamoran ez baitzegoen gutxieneko baldintzak beteko zituen erizaindegirik. Kondena osoa beteta atera zen Nikola kartzelatik, baina hain larri zegoenez gero, itzuli egin zen apaiz zen herrira, Sopelara, eta hilabete gutxi batzuetara hil zen. 1975ean bertan atera ziren, zigorra beteta haiek ere, Xabier Amuriza, Alberto Gabikagojeaskoa, Josu Naberan eta Paco García Salve madrildarra.
Franco hil ostean atera ziren kondena luzeena zuten Julen Kaltzada eta Jon Etxabe abadeak. Hala itxi zen betiko Zamorako Konkordatu Kartzela edo Zamorako Apaiz Kartzela. Kaltzada Saguntoko monastegira eta Etxabe Milagroko monastegira (Lleida) eraman zituzten lehendabizi, eta hilabete batzuetara libre geratu ziren.
1976an itxi zen Zamorako Konkordatu edo apaiz kartzela, baina 1995era arte iraun zuen zabalik kartzelak preso arrunt eta politikoentzat. Topasko kartzela eraiki zuten eta horrek eman zion amaiera 40 urteko historiari.
2010eko apirilaren 14an, Buenos Airesko Krimen eta Korrekzioko 1.Epaitegi Federalean aurkeztu zuten «4591/10 kereila, diktadura frankistak 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era egindako genozidio delituengatik edota gizateriaren aurkako krimenengatik». María Servini de Cubría epailearen aurrean aurkeztutako kereila horrekin bat egin zuten Zamoran preso egondako 16 abadek: Alberto Gabikagogeaskoa Mentxaka, Martín Orbe Monasterio, Josu Naberan Naberan, Xabier Amuriza Zarraonaindia, Pedro Berrioategortua Murgoitio, Julen Kaltzada Ugalde, Juan Maria Zulaika Aizpurua, Iñaki Aurtenetxe Labandibar, Imanol Oruemazaga Baseta, Vicente Couce Ferreira, Mikel Zuazabeitia Errasti, Jon Etxabe Garitazelaia, Felipe Izagirre Esnal, Pedro Solabarria Bilbao, Pablo Muñoz Peña eta Patxi Bilbao Atxikallende.
Zamoran egondako 16 abadek Maria Serviniri idatzitako testigantza.
Ikusi gose grabalarien agiria