FERREIRO CURRAS, Anxo. Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). La iglesia vasca vencida.
Espainiako Estatu kolpearen ostean, frankistek 20 bat apaiz hiltzeaz gain, 200 bat epaitu zituzten eta horietako askok Gerra Kontseilua jasan zuten. Elizaren hierarkiak bazter utzita, kartzela, torturak eta era askotako mespretxuak jasan zituzten Estatu kolpea eman zutenen aldetik. Mila apaiz inguruk erbesteratu behar izan zuten. Anxok haien aurka egin ziren gerra-kontseiluetako dokumentazioa bildu du liburu honetan.