ASKOREN ARTEAN. Apaizak ere torturatuak. Intxorta 1937 Kultur Elkartea. Oñati. 2017.
Hego Euskal Herrian tortura jasan zuten 20 abaderen lekukotasunak bildu dituzte, banan-banan eta lehen pertsonan. Ez daude denak, ordurako batzuk hilda zeudelako, baina herritarrengandik gertu zeuden elizgizon haien banakako erretratua egin dute lan honetan.