EQUIZA JIMENEZ, Jesus. Los sacerdotes navarros ante la represión 1936-1937 y ante la rehabilitación de los fusilados. Agapea Libros. Iruñea, 2012.
Ekizaren arabera: Nafarroan asko izan ziren garai dramatiko hartan errespetuaren, erkidetasunaren, barkamenaren eta bakearen alde ozen oihukatu zuten apaizak. Liburu honetan ahalik eta gehien hurbiltzen saiatu gara errealitate historikora. Ez da lan erraza izan, baina merezi izan du. Duela 40 urte gizonezko eta emakumezko errepresaliatuen duintasunaren berreskurapena hasteko beharrezkoa zen askatasun-maila eskuratu genuenez, orain badugu jazarritakoak defendatzeko beharra, beren bizia, askatasuna, osasuna eta ongizatea jokoan jarri zituzten apaiz asko duintzeko. Ez dugu inori minik eragin nahi, eta are gutxiago biktimen senideei; bigarren zatian, argi eta garbi uzten dugu haiekiko dugun estimua eta aitortza. Orduan, eta orain, gure helburua zen eta da guztion birduintzea, barkamena eskatzea eta barkamena ematea, adiskidetzea.
< Atzera joan