Ikusi denbora lerroa

Euskal apaizak ere jazarriak: Fracoren estatu-kolpetik transitziora

Gogor:
1 adb. Indarrez, gogortasunez, irmo.
2 Iz. Gogor taldea 60ko hamarkadan eratutako euskal apaizen protesta talde bat izan zen, euskal joera abertzale eta progresistakoa. Bizkaian oinarritua, hainbat protesta ekintza egin zituzten Euskal Herriaren eskubideen alde eta Francoren diktaduraren errepresioaren kontra. “Gogorkeriaren aurka gogortasuna” leloa sortu zuten, laburturik, Gogor
3 disk. 1968an, Vatikano II. Kontzilioko erabakien epelean, Derioko apaiztegian giltzapetu ziren diktaduraren kontra eta Euskal Herria aitortu eta haren eskubideen alde. Handik atera eta ekitaldi hura ahanzturan ez erortzeko sortu zuten Gogor diskoa, eta klandestinitatean milaka eta milaka ale banatu zituzten.